ERANTZUKIZUN SOZIALA
BIKEFRIENDLY
Proiektu honetan bizikleta da protagonista, eta gure ikasleen, irakasleen eta langileen osasuna eta ongizatea hobetzeko mugikortasun aktiboa, jasangarria eta eraginkorra bultzatzeko biderik onena da.
Proiektu honetan Durangaldeko hainbat enpresak, erakunde publikok eta ikastetxek parte hartzen dugu, auditoria-prozesu baten bidez Cycle Friendly Employer ziurtagiria lortu dugu, hau da, Europak gure langileen artean bizikletaren erabilera sustatzeko politikak eredutzat hartzen duenak.
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA
IURRETA LHII ikastetxeak 1988-89 ikasturtean egin zuen lehenengo aldiz Hizkuntza Normalkuntza Proiektua.
Hauek dira gure helburuak:
- Ikastetxearen jardueran euskararen normalkuntza eta euskarazko irakaskuntza bermatzea
- Euskararen normalkuntzaren alde egitea
- Ikastetxearen barneko bizitza euskaraz egitea.
- Ikasle eta irakasleen artean euskararen erabilera bultzatzea
- Ikastetxeak bere inguruarekin duen harremana euskaraz izatea
EZ elikagaiak xahutzeari!
Munduan ekoizten diren elikagaien herena alferrik galtzen da, gutxi gorabehera. Kontsumitu ez diren elikagaiak zaborrera botatzen ditugunean, baliabideak xahutzen ari gara, besteak beste, lurra, ura eta energia. Horregatik, Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformara atxikitu gara.