Gabonetako Festa
Urtea bukatzeko Ikastetxean hainbat ekitaldi antolatu dira: herri-kirolak, ping pong, mus, poker, tortila txapelketa eta fotomatoia ere izan dugu.
Urtea bukatzeko Ikastetxean hainbat ekitaldi antolatu dira: herri-kirolak, ping pong, mus, poker, tortila txapelketa eta fotomatoia ere izan dugu.
Tknikak eta FP Euskadik antolatuta Automozioko irakasleeen topaketa izan da gure ikastetxean.
Maiztegi Herri Eskolatik gure ikasleek egindako maketak ikustera etorri dira. Bide batez, txikieri, gabon ipuinak kontatu dizkiegu. Eskerrik asko bisitagatik.
Gaztedi Durangaldeak antolatutako “PRECIOUS PLASTIC 2022–2023 Durangaldea” ekimenaren barruan, Iurreta LHII ikastetxean Plastikoaren eraldaketaren Prozesua ezagutzera ondoko ikastetxeak etorri dira: IES Ermua BHI-ko DBH eta Batxilergoko taldeak, San Antonio Durango, Nevers Durango eta Elorrioko Institutua.
Administraritzako 2. mailako ikasleak Gasteizen izan dira. Erakunde publikoetara hurbilketa egin dute Eusko Legebiltzarra eta Gasteizko Udaletxea bisitatu ondoren.
Durangoko Liburu eta Disko Azoka. #eztanDA! lelopean abenduaren 7tik 11ra bitartean ospatu da. Arretako eta elektromekanikako ikasleek azoka bisitatzeko aukera izan dute.
Euskara eguna ospatzeko Joseba Sarrionandia idazlearen hitzaldia izan dugu ikastetxean, Areto nagusia gainezka egon da. Goxotasunez eman dituen hitzak benetan interesgarriak izan dira. Gaur eta egunero euskaraz. Eskerrik asko Joseba!
Ondoren txokolatea dastatzeko aukera izan dute ikasle eta ikastetxeko partaideek.