Juan Carlos Vázquez-en bisita, Zinema ikusezina
Juan Carlos Vázquez, KCDONGD-ko zuzendariaren bisita izan dugu ikastetxean. Zinema ikusezinari buruzko solasaldia izan dugu berarekin. Zorionekoak gara zu gure artean izatea!
Juan Carlos Vázquez, KCDONGD-ko zuzendariaren bisita izan dugu ikastetxean. Zinema ikusezinari buruzko solasaldia izan dugu berarekin. Zorionekoak gara zu gure artean izatea!
Ikasleen Klaketa Garapenerako Komunikazioari buruzko tailerrean parte hartutako ikasleen laburrak ikusi dira Areto Nagusian. Proiektu horrek gazteak ahalduntzeko helburua du, ikusentzunezko komunikabideak ikuspegi soziala erabiliz. Eskerrik asko Gorka egindako lanagatik eta emandako laguntza guztiagatik.
‘Hitzez eta ahotsez’ Durangoko San Agustin Kulturgunean izandako ekitaldia. Durangaldeko partehartzaileek publikoan egin dituzte irakurketa ezberdinak. Iurreta Lanbide Heziketaren izenean Tomas Maguregik Zuzendariak Joxerra Garziaren “Irla han da” poesia irakurri du.
3D inpresoraren erabilpenaren azalpenak eman ditu Alex Axkoetak irakaslegoari eta zuzendaritza taldeari. Egunero hainbat pieza inprimatzen dira: tailerrerako piezak, ikasleen proiektuetarako, …
Elektronika mintegiko irakasleek eta ikasleek garatutako airearen kalitatea neurtzeko gailua Iurretako Udalari egin diote dohaintza. CO2 neurgailua liburutegian jarriko da. Herri bibliotekaren erabiltzaileek momentuan baieztatu ahal izango dute gune seguruan daudela.
Irakasle eta zuzendaritza taldeko kideak Abadinoko Pierburg enpresa bisitatu dute. Eskerrak eman behar dizkiogu Salinas-eri, bertako kalitateko arduradunari, oso interesgarria izan da ikusitako guztia. Gauza berri asko ikasi ondoren, orain, ikusitakoa martxan jarri beharko dugu. Ordena eta kudeaketa zein garrantzitsuak diren jarraitu beharreko adibide argia.
DOT Durangoko telebistako teknikariak grabazioak egitera etorri dira ikastetxera. Ziklo guztietatik pasatu dira bideoak eta argazkiak ateratzeko. Egun batzuk barru etxeko tebebistan ikusiko dugu egindako spot-a.
Marina Ealo irakaslea “learning through gameplaying” proiektuko partaideak Tknikan izandako saioan. KA2 proiektuen aurkezpena izan da.
Giza zerbitzuetako ikasleek hainbat bideo sortu dituzte Precious Plastic proiekturako. Areto Nagusian izan da sari banaketa. Zorionak egindako lan bikainagatik.
Teknodidaktika enpresako Jaime Surgak “Ibilgailu hibridoei eta elektrikoei buruzko ikastaroa” eman du Gruas Apalategiko langileeri gure ikastetxean.