BB´s café ezagutzen.
Administraritzako 1. mailako ikasleek BB´s café Abadiñoko enpresa bisitatu dute. Bertan, kafea ehotzeko eta paketatzeko aukera izan dute. Eskerrik asko Marisa!
Administraritzako 1. mailako ikasleek BB´s café Abadiñoko enpresa bisitatu dute. Bertan, kafea ehotzeko eta paketatzeko aukera izan dute. Eskerrik asko Marisa!
Euskararen eguna ospatzeko Aitor Francesena, surflaria, izan da gure ikastetxean. Mila esker Aitor zure hitz goxoengatik. Zuk diozun bezala Sakrifizioa, Gainditzea eta Gogobetetzea izango ditugu kontuan hemendik aurrera. ikasleek Aitorrekin argazkiak ateratzeko aukera izan dute.
Euskara gure lehenengo hitza. Bai euskarari zerbitzua eta lana zigilua berriztu dugu.
Automozioko ikasleek Begira&Begira enpresako Iker Heras eta Iokin Irastorzaren eskutik automozioko tresneria bereziaren erabilerari buruzko hitzaldia izan dute.
Mantentze-lan elektronikoa taldeko 1.mailako ikasleak BIC Bizkaian antolatutako Wearables eta ekintzailetasuna sustatzeko jardunaldietan. Argazkian GOGOA enpresak egindako belaunerako exoeskeletoa.
Enpresa eta Lanbide Heziketa Ekitaldia Euskalduna Jauregian Confebask-en eskutik. Saritutako enpresak eta tutoreak.
Euskalduna Bilbao Jauregian izandako Lan Prestakuntzako sari banaketa. Zaldibarko CMZ enpresari Bizkaiako enpresarik onenari saria eman diote.
Euskal Liburu eta Disko Azokan izan dira gure ikasleak.
Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Andra Mariko elizpean. Abenduan ez ezik, zemendiaren 1ean ere bai, Domu Santu egunez. Sortu berri zen Gerediaga Elkarteak antolatu zituen ekitaldien artean lehenengoetarikoa izan zen. Azoka hark helburu nagusi eta argia zuen: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea.
Osakidetzaren eskutik GIB/HIESaren, sexu-transmisiozko infekzioen eta nahi gabeko haurdunaldien prebentziorako ikastetxera heldutako materiala.