Monthly Archives :

October 2019

Elektronikako ikasleek I´m bizi lehiaketan 2. saria lortu dute 600 400 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Elektronikako ikasleek I´m bizi lehiaketan 2. saria lortu dute

Gaztedi Durangaldea hitzarmena sinatu duten eskualdeko Udaletan erroldatutako 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Proiektuak gutxienez hiru pertsonez osatutako taldeek aurkeztu beharko dituzte. Helburuak ondoko hauek izanik:
– Gazteria kultura ekintzailera eta enpresa berriak sortzeko kulturara hurbiltzea
– Udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa ideia berrien garapena bultzatzea.
– Enpresaren kulturari laguntza ematea eta zabaltzea zonaldeko pertsona ekintzaileen artean.
– Enpresa sarearen ezagutza hobetzea herritarren artean.
– Eskualdeak negozio aukera berriak sustatzeko eta bultzatzeko duen eginkizuna zabaltzea.

Administraritzako ikasleek I´m bizi jardunaldian parte hartu dute. 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Administraritzako ikasleek I´m bizi jardunaldian parte hartu dute.

Urriaren 23, 24 eta 25a bitartean durangaldeko ikastetxeen eta heziketa zentroen ikasleak Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan bildu dira.
Gaztedi Durangaldea tokiko eremuan gazteei zuzendutako politikak abian jarri nahi dituen programa bat da, kasu bakoitzean beharrezko zerbitzuak emanez. Esku-hartzeko arlo nagusiak zortzi dira: hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta ekintzailetza, esku-hartze soziala, osasuna eta ongizatea, kultura eta sormena, gizarte-konpromisoa, parte-hartzea eta nazioartekotzea.

Gaztedi Durangaldea hitzarmena sinatu duten udalek urte bakoitzaren hasieran zehaztutako ekintzak bultzatu eta haietan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute. Ildo horretan, 2017-2019 hirurtekoan, udalek bi helburu dituzte: besteren konturako enplegurako prestakuntza sustatzeko ekintzak bultzatzea (enpresetan lan-praktikak egiteko bekak ematea) eta autoenplegua sustatzeko ekintzak bultzatzea (negozio-ideiei buruzko lehiaketa).

11. “Film Sozialak” itxiera Gala 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

11. “Film Sozialak” itxiera Gala

Bilboko “film Sozialak” zinema ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia duela 11 urte sortu zen, zinemako ohiko pantailetan askotan ikusten dena eta mundu hobe baten eraikuntzan lagun dezakeena erakusteko asmoz. Jaialdian emakumeek eta gizonek modu parekidean egindako filmak proiektatzen dira.

“Film Sozialak” 2019 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“Film Sozialak” 2019

“Film Sozialak” 2019. Gure ikastetxean urtero bezala aste osoan zehar zinema saioak ikasle eta irakasle guztientzat. Gonbidatu bereziak Juan Carlos Vázquez eta Ainhoa Pérez, kcd-ongd-tik eta Fatou Mboeg, Modou Diop eta Medoune Falldiop Senegaletik etorritako lagunak ere hizketaldian. Informazio gehiago: www.kcd-ongd.org/

11. “Film Sozialak” Nazioarteko Jaialdia 960 960 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

11. “Film Sozialak” Nazioarteko Jaialdia

2019ko Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren 11. Nazioarteko Jaialdian hautatuak izan diren filmak izango ditugu gure ikastetxean urriaren 14a eta 18a bitartean

https://www.kcd-ongd.org/invisible

Top