Mugikortasunaren alde
Iurreta LHIIk Durangaldean bizikletaz mugitzea sustatzeko Orbea-ren eta Durangoko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmenean parte hartu du. Ikastetxeko langileek 15 egunetan zehar bizikleta elektrikoak eta Alemaniako Abus enpresak utzitako segurtasun materiala probatzeko aukera izango dute mugikortasun iraunkorraren alde eginez.