Iurreta Lanbide Heziketak Iurretako Bibliotekari egindako dohaintza 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Iurreta Lanbide Heziketak Iurretako Bibliotekari egindako dohaintza

Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxeak jorratzen duen IurreToys ekimenean sortutako hainbat jolasen dohaintza Iurretako bibliotekari egin dio.

IurreToys eskola mailako STEAM erronka bat da, eskolako mintegi guztiek parte hartzen dutena (Arreta soziosanitarioa, Automozioa, Fabrikazio mekanikoa, Administraritza eta Elektronika). Bertan talde bakoitzak bere ikasgaietako baliabideak erabiltzen ditu erronka txikien bitartez jolas edo produktu desberdinak sortzeko.

Azken lau ikasturteetan azoka desberdinak antolatu ditugu produktu horien salmenta burutzeko. Lorutatko dirua GEU BE elkarteri eman diogu. Ikasturte honetako berrikuntzak GEU BE elkartearekin elkarlanean jolasak sortzea eta Iurreta LHII-n egiten dugun lanaren adibide bat Iurretako herriari zabaltzea dira, eta honako ekitaldiarekin lehenengo bultzakada eman diogu ekimenari.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Iurretako bibliotekako arduradunei eta Iurretako alkateari ere emandako harreragatik.

Iurreta LHII-k Iurreta herriarekin harremana sendotu nahi du eta ikasturte honetan, martxoan, bibliotekarekin elkarlanean 3D inprimagailuei buruzko formazioa gidatuko du

Informazioa gehiago…