Euskelec 2019 txapelketan parte hartu dugu 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskelec 2019 txapelketan parte hartu dugu

Iurreta LHIIk ibilgailu elektrikoen etorkizuneko teknikariak prestatzeko bigarren txapelketan parte hartu du.

Euskelec txapelketa Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatuta eta Tknikak (Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroak) antolatuta, energia biltegiratzeko sistemetan eta ibilgailu elektrikoetan espezializatutako Alterity enpresarekin batera aurre egitea lortu dute. Txapelketa honen bigarren edizio honetan, hiru probintzietako lanbide-heziketako 17 ikastetxeko 200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute. Proiektuaren helburuak lortzen laguntzeko erronketan oinarritutako metodologiak bultzatu dira, hauek izan dira helburu nagusiak:

• Mugikortasun jasangarria bultzatzea.
• Automozio sektorean dauden ezagutza tekniko eta gaitasunak hobetzea.
• Erronka eta proiektu berrien aurrean, beharrezko gaitasunak lantzea: (jarrera, motibazioa, lanen banaketa, ardurak, ekimen-espiritua, konpromesua, taldean lan egiteko gaitasunak…).

Txapelketaren 1. zatia AIC-Automotive Fundazioaren instalazioetan, Zornotzan izan zen, talde guztiek euren proiektuak aurkeztu eta defendatu zituzten epaimahai profesional baten aurrean. Eta bigarren zatia Donostian ospatu zen, ekainaren 5ean, Kursaal Jauregiaren ondoan proba dinamiko batean. Berariaz probarako prestaturiko zirkuituan, autoek proba ezberdinak egin behar zituzten: eslaloma, azelerazioa, gehieneko balaztatzea eta erresistentzia