Erasmus+ ikaslea Budapest-en
Saioa Ramirez, administraritzako ikaslea Budapesten egin du Erasmus+ praktikaldia. Azken astean egindako argazki batzuk.
Saioa Ramirez, administraritzako ikaslea Budapesten egin du Erasmus+ praktikaldia. Azken astean egindako argazki batzuk.
Gure ikastetxean emandako Lanbideko “Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa” ikastaroa bukatu da.
Onintza Elejabarrieta Arretako ikaslea Palermon egiten ari da praktikaldia.
Erasmus+ bekarekin Aveiro, Portugalen egiten dabiltza praktikaldia Fabrikazio Mekanikoko Aimar Eguia eta Pablo Bilbao.
“21.mendeko irakaskuntzarako pedagogia eraginkorrak” ikastaroan parte hartu dute Pragan, Izaskun eta Julene, administraritzako irakasleak. Erasmu+ beka bat izan dute formakuntza horretarako.
Durangoko Geube elkartea ikastetxera etorri da Iurretoys proiektuarekin ateratako dirua jasotzera. Euren egunerokoa nolakoa den azaldu digute. Lan bikaina egiten ari zarete Durangaldeko gazteriarekin. Horrela jarraitu!
Mugarik Gabeko Ekonomilarien elkartearen eskutik gure ikasleek ekonomia sozial eta solidarioari buruzko hitzaldia izan dute, Stella ekintzaileak “Migratoria” proiektua partekatu du beraiekin.
Euskelec VI. edizioa AIC-n Zornotzan, aurkezpena. Lan bikaina egin dute gure ikasleek.
Maiatzak 17a, LGBTI Fobiaren aurkako Nazioarteko eguna ospatu genuen. IURRETA LHII-n Hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko aldarrikatzen ditugu. Aniztasunak, askatasunez eta koloreetan bizi nahi ditugulako… “Gu ere LGTBIfobiaren aurka” gaudela diogu.
Tknikaren eskutik “Euskadiko LH Hidrogenoaren balio-katean” hitzaldia gure ikastetxean antolatu zen.
Tknikako Energia berriztagarrien digitalizazioa, hidrogenoa, Espezializazio Arloak sustatuta, L.H.ko ikastetxeetan hidrogenoa den energia-esparru berriaren inguruan egiten ari diren ekintzen eta garapenen ikuspegi orokorra ematea L.H.ko irakasleei da saio honen helburua.
Hidrogenoa garrantzi handiko elementutzat jo da berotegi-efektuko emisioetan ekonomia neutro baterako trantsizio energetikorako. Hidrogenoaren Euskal Estrategia abian da, Euskadin hidrogenoaren ekoizpen, banaketa eta kontsumo-ekosistema bat sortzea bultzatzeko helburuarekin, gaitasun industrial, logistiko eta teknologikoetan oinarrituta. Euskadiko L.H.ko zentroek, bestalde, dagoeneko hasiak dira eremu estrategiko horretako proiektuei ekiten.