30 egun bizikletaz ikastetxera 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

30 egun bizikletaz ikastetxera

Apirilean zehar dagoen “30 egun bizikletaz” ekintzan parte hartu eta botilatxoak banatu dira izena eman duten guztien artean.

Iurreta LHII ikastetxeak bigarren urtez “30 egun bizikletaz” ekintzan parte hartzen duela. Ikasturte honetarako eta mugikortasunaren alde egiteko izena eman duten guztieri dortsal bat ere banatu zaie. Izen-emate kopurua gehitzen dihardu. Helburua 100 ikaslek, langilek eta irakaslek izena ematea da.
Egunak aurrera joan ahala dortsal gehiago banatu dira.

“30 egun bizikletaz” bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko urteko kanpaina bat da, hiri-mugikortasunean banakako modalitate-aldaketa eragiteko tresna gisa diseinatua. Kanpaina horrek nazioartean eragina dauka, eta emaitza oso onak eman ditu hainbat hiritan. Lanerako mugikortasuna mugikortasun orokorraren zati handi bat da, eta ibilgailu pribatuaren erabilera-tasa altua murriztea da helburu nagusia.