AURREMATRIKULA ETA MATRIKULA
AURREMATRIKULA ETA MATRIKULA PROZESUAREN EGUTEGI ETA JARRAIBIDEAK ▽
AURREMATRIKULA - MAIATZAREN 5ETIK 23RA ▽
Aurrematrikula aurrez-aurre edo telematikoki egin daiteke maiatzaren 5etik 23ra bitartean.
- Aurrez-aurre egiteko:
- Ikaslearen lehen aukera den ikastetxean egin behar da.
- Hitzordua eskatzeko:
- 💻 Online esteka honen bidez.
- ☎️ Telefonoz 944 66 88 00 zenbakian.
- Eskolan bertan hitzordu gabe ere artatuko zaitugu, baina lehentasuna hitzordua dutenek izango dute.
- Ekarri beharreko dokumentazioa:
- Adinez nagusiak diren ikasleek: NANa.
- Adinez txikiko ikasleek: beraien NANa, tutore legalaren NANa eta familia liburua.
- 🔢 Ondorengo dokumentua aurretiaz bete dezakezu aurrematrikula prozesua azkarrago egiteko.
- 2015/2016 ikasturtearen ondoren Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza ertainak egin dituzten ikasleek ez dute beren ikasketei buruzko dokumentaziorik aurkeztu behar. Gainerakoek jatorrizko dokumentazio akademikoa edo fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.
- Desgaitasunentzako erreserba: Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo haren pareko organoak emandako ziurtagiria.
- Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzako erreserba: izaera hori ematen dion adierazpen ofiziala.
- ⚠️ Bertaratu ezin duen adin nagusiko ikaslegaiak, dokumentu hau bete beharko du hirugarren bati aurrematrikula egiteko baimena emateko.
- Online Ikasgunearen bidez.
ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA – UZTAILAREN 4EAN ▽
Online kontsulta daiteke Ikasgunearen bidez.