LH DUAL INTENTSIBOA
LH Dual Intentsiboaren helburuak
Lanbide Heziketa Dual Intentsiboaren helburua Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea da, ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzan garatzen den ikaskuntza-prozesu baten bitartez.
“
LAN eginez
IKASI
,
baina ez lan egin ikasiz
”
baina ez lan egin ikasiz
LH Dual Intentsiboak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea bilatzen du, horretarako kalitateko enpleguak sustatuz. Produktu eta ekoizpen prozesuaren ordez langilearen kualifikazioa eta gaitasunari lehentasuna ematen die.
LH Dual Intentsiboaren abantailak
Enpresentzat
>
Langile kualifikatuak, Euskal Herriko
enpresen ekoizpen sarearen premietara egokitutakoak
eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasitakoak
prestatzen ditu. Horrek enpresen lehiakortasuna
areagotzen du.
>
Enpresak programaren bidez pertsonak
ezagutu eta hezitzeko sistema bat
du.
>
Esperientzia honek enpresako
belaunaldi-erreleboa errazten du.
Ikasleentzat
>
Ikasleek benetako lan-egoeretan dute ikasten eta
lan-esperientzia handia lortzen.
>
Egindako lanaldiarekiko proportzionala den
ordainsaria jasotzen dute, kontratuaren edo
hitzarmenaren arabera, eta Gizarte Segurantzan
kotizatuz hasten dute bere lan-bizitza.
>
Enplegagarritasuna hobetzen du.
Ikastetxeentzat
>
Lan-merkatua behar dituen beharrei aurre egiteko
informazio ezin hobea lortzen du.
>
Enpresen eta ikastetxeen arteko loturak estutzen ditu.
>
Enpresen ESK (Erantzun Sozial Korporatibo)
politikak laguntzen ditu.
Informazio gehiago:
https://www.fpeuskadiduala.eus/zer-da-lh-duala/





