HIZKUNTZA/IDIOMASHIZKUNTZA/IDIOMAS
MENUMENU
MENUAMENUA

ERANTZUNKIZUN SOZIALA

EKOSCAN

Ingurumenaren kudeaketa hobetzeko konpromisoa hartzen dugu.

CINE INVISIBLE

“Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia munduko herrialde desberdinetatik jasotako laburmetraiak ikusteko aukera ematen digu. Emakumeek zuzendutako eta euskeraz egindako zinemari garrantzia emanez.

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA

IURRETA LHII ikastetxeak 1988-89 ikasturtean egin zuen lehenengo aldiz Hizkuntza Normalkuntza Proiektua.

Hauek dira gure helburuak:

  • Ikastetxearen jardueran euskararen normalkuntza eta euskarazko irakaskuntza bermatzea
  • Euskararen normalkuntzaren alde egitea
  • Ikastetxearen barneko bizitza euskaraz egitea.
  • Ikasle eta irakasleen artean euskararen erabilera bultzatzea
  • Ikastetxeak bere inguruarekin duen harremana euskaraz izatea

EZ elikagaiak xahutzeari!

Munduan ekoizten diren elikagaien herena alferrik galtzen da, gutxi gorabehera. Kontsumitu ez diren elikagaiak zaborrera botatzen ditugunean, baliabideak xahutzen ari gara, besteak beste, lurra, ura eta energia. Horregatik, Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformara atxikitu gara.

Top